Anamnesi (kristautasuna)

Kristautasunean, anamnesia (antzinako grezieraz: ἀνάμνησις, oroitzapena), liturgian erabiltzen den adierazpen bat da, non Eliza Kristauak Eukaristiaren, Nekaldiaren, Piztueraren edo Igokundearen oroitzapenari erreferentzia egiten zaion. Jesus Nazaretekoaren hitzetan du jatorria, Azken Afarian: «Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri»[oh 1] (Lk 22:19 eta 1 Ko 11:24-25).

Zentzu zabalean, anamnesia teologia liturgikoan oinarrizko kontzeptua da: mezan fededunak Jainkoaren salbamena oroitzen du. Prozesu honen bidez Kristaua misterio paskualean sartzen da[1].


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. Espín, Orlando O.; Nickoloff, James B.. (2007). An introductory dictionary of theology and religious studies. Liturgical press ISBN 978-0-8146-5856-7. (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search